ELAk txalotzen du Nafarroako Parlamentuak Ingelesez Ikasteko Programa (IIP-PAI) hizkuntza-eredua izateko proposamenari uko egitea

ELAri ongi iruditzae zaio Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra, UPN, PP eta PSNren tranpan eror ez daitezen. Azken hauek atzo, ingeles behikularreko benetazko inposaketa estali nahian, esistitzen ez den euskaren inposaketa baten aurkako manifestazioa girotzen saiatu baitziren hezkuntza esparrutik.
ELAk urteak daramatza Erregimenaren estrategia salatuz, geroz eta argiagoa dena: Nafarroan bere ikasleen % 100ak inglesa ikasten du estatu mailan baino emaitza hobeak lortuz, eta hala ere UPNk IIP-PAI derrigortu zuen 50 herri eta 100 ikastetxe baino gehiagotan. Programa honekin arloen eduki maila nabarmen jaisten da %40 baino gehiago inglesez emateagatik. Horrela familiak urrundu zituen Euskararen Foru Legeak (1986) ezarritako D eta A ereduetatik (euskaraz edo euskararekin), nahiz eta ikasleak kaltetua suertatu, bereziki maila sozio-ekonomiko baxuenekoak.
Horregatik zinikoa iruditzen zaigu UPN eskola publiko, landa eskola eta behartsuen defendatzaile agertzea, hauek behar dutena baita, eskolak konpentsa ditzan ahalik eta kalitate handienarekin bere inguruaren gabeziak, eta eman diezaien bertako hizkuntzen ezagutza eta eduki kurrikularretan ahalik eta sakontasun eta mailarik altuena. ELAk ikuspegi hau partekatzen du Estatu mailan sortzen ari diren geroz eta sare ugariagoekin, eskola publikoa, kalitate pedagogikoa eta ekitatea defendatuz.
ELAk gobernua animatzen du konplexurik gabe aldarrikapen hauekin bat egiteko. Bestetik, Nafarroako ikasle guztiek atzerriko hizkuntza ahalik eta kalitate hoberenarekin ikasteko planteamendua eskaintzen du, giza eta material baliabide hoberenekin, bertako bi hizkuntzen ezagutza indartuz aldi berean.