UPV-EHUko aurrekontuetan eginiko murrizketak salatzen ditu ELAk

2013/06/27
Pasa den ekainaren 20an UPV/EHUko gobernu kontseiluak UPV/EHUrako 2013 urterako aurrekontuak onartu zituen, jadanik murriztua zetorren 2012 urteko 432,9 millioitako aurrekontuarekiko 39,9 millioiko (%9,2) murrizketa aplikatuz.

Dokumentu honen eta Eusko Jaurlaritzak 2013 urterako zeukan aurrekontuen proiektuaren irakurketa bateratu bat egin ondoren, erabat kezkagarriak diren ondorioak ateratzen ditugu EAEan garatzen ari den hezkuntza eta unibertsitate politikei dagokionez.

Eusko Jaurlaritzatik behin eta berriro esaten zaigu hezkuntza publikoa ukiezina den arlo bat dela osasungintzarekin batera, eta murrizketek ez dutela eraginik izango arlo hauetan. Datuek ordea oso bestelakoa den errealitate bat erakusten digute, horrela datu hauen arabera, Eusko Jaurlaritzak hezkuntzari orokorrean eta unibertsitate mailako hezkuntzari zehazki ematen dion garrantziak ez du inolako zerikusirik lehendakariak, hezkuntza sailburuak zein unibertsitateko errektoreak berak egiten dituzten adierazpen publikoekin. Honen adierazgarri ondorengo datuak:

  1. Eusko Jaurlaritzak hezkuntzara orokorrean ( lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Lanbide Heziketa nahiz unibertsitate mailako hezkuntza) bideratzen duen aberastasunaren portzentaia, europar herrialdeetan bideratzen den batazbestekotik oso urrun dago (2011etik 2012ra bitartean BPGaren %3,8 EAEan Europar herrialdeetan batazbeste BPGaren %5,2aren aurrean; 975 millio eurotako diferentziala). Gainera, inbertsioan ematen den defizit honi, azken urteetan hezkuntzarako aurrekontua jasaten ari den murrizketa gordina gehitu behar zaio (179 milioieuroko murrizketa gordin gehitua 2010etik 2012ra bitartean eta 2013rako beste 185 milioiko murrizketa aurrikuspena).
  2. Eusko Jaurlaritzatik unibertsitate mailako hezkuntzara bideratzen den kopuruari dagokionez, UPV/EHUra geroz eta baliabide gutxiago bideratzen direla ikus daiteke, ekonomian duen pisua gero eta eskasagoa delarik. Honela, 3 urtetan soilik sortutako aberstasunetik UPV/EHUra bideratutako portzentaia 2011kako %0,67tik 2013ko %0,58ra jeitsi dela ikusten dugu (2011-2014 urteetarako Unibertsitate Planak berak helburu bezala jasotzen duen %1,2tik erabat urrun, zer esanik ez Europako herrialde aberatsenek unibertsitate mailako hezkuntzara bideratzen duen %1,6tik). Honek suposatzen du, 2013rako aurrekontuan 2011an egin zen esfortzu berbera egingo balu unibertsitatearekiko, 58 millioi Euro gehiago bideratu beharko liratekeela unibertsitatera.

Inposatutako murrizketak eta unibertsitate mailako hezkuntzara bideratutako inbertsio eskasa hauke izanik, ez Eusko Jaurlaritzak ez eta EHUko errektoretza taldeak berak ere ez dute inolako erreparorik, eskeintzen den unibertsitate mailako hezkuntzaren kalitatean aurrekontuetako murrizketa hauek eraginik ez dutela esateko. Alderantziz, aipatutako datuek zein lan baldintzen errealitateak eta honek irakaskuntzan zein ikerkuntzan duen eraginak, naiz irakaslegoari eskatzen zaion geroz eta esfortzu haundiagoak oso bestelakoa den errealitate bat erakusten dute.

  • Lan, irakaskuntza eta ikerketa arloan:

EHUko langileak murrizketak jasaten ari dira sistematikoki, beraien lan baldintzak okertuz (gogoratu ditzagun jasandako soldata murrizketa, zein ondorengo soldata izozketak, jada %20 gainditzen duen eros ahalmenraen galera suposatzen dutenak, Irakasle zein ikerkuntzaile askoren prekarietate egoera, OPErik ez ateratzea, behin behineko kontratuen ez berritzeak eta honen ondorio zuzena den lanpostuen galera eta lan kargen gehitzea).

  • Ikasleekiko:

Unibertsitate Tasen igoera: Unibertsitateak gobernu kontseiluan onartu berri dituen 2013rako aurrekontuen arabera, unibertsitate tasek unibertsitateko sarreretan suposatzen duen portzentaia igotzen doa etengabe (honela, 2011an tasek sarreren %8,2a suposatzen bazuten,2013an portzentai hau % 9,98ra igo da. Eboluzioa areagoa da 2008ko ekitaldiarekin alderatzen badugu, urte hartan tasek sarreren %6,55a suposatzen baitzuten) Eta hau ez da unibertsitatean matrikulatu den ikasle kopurua gehitzearen ondorio unibertsitateko bertako datuen arabera, baizik eta tasen prezioen igoeraren ondorio (bai matrikulen prezioa bai titulu zein ziurtagiri akademikoak emateagatiko tasena). Zentzu honetan gogoratu behar dugu “Bolonia” ezarri zenetik kredituaren prezioa %30etik gora igo dela (Ikasle kontseiluak emandako datuen arabera).

Adibide batzuk:

Ikasketa

2009Ko kostua

2013ko kostua

Igoera

Zuzenbidea

662 €

841 €

%27

Erizaintza

875 €

1.185 €

%35

Magisteritzak

644 €

860 €

%35

Telecomunikazioak

962 €

1.140 €

%20

*Ikasle kontsailuaren datuak.

Beken izoztea eta ikasketetarako diru laguntzetan eman diren murrizketak: gogoratu behar da azken 3 urteetan beka orokorren kopuruak/kuantíak ez duela inolako igoerarik izan (ezta KPIa ere). Honi, Master bat gauzatzeko jaso daitezkeen laguntzetan eman diren murrizketak gehitu behar zaizki, izan ere laguntza hauek jasotzeko bete beharreko baldintzak gogortu baitira, honek ehundaka ikasleren beka galtzea suposatu duelarik.

ELAk , bai Eusko Jaurlaritza eta bai unibertsitateko errektoretza taldea bera aurrera eramaten ari diren hezkuntza politika orokorrean eta unibertsitate mailako hezkuntza politika zehazki, arbuiatzen du. Baita bere finantziazio eredua ere. Geroz eta inbertsio publiko eskasagoa eta geroz eta finantziazio pribatu gehiagoko unibertsitate bateruntz goaz, lan prekarietate ikaragarria duena, eta ikasleak geroz eta unibertsitate tasa altuagoekin kargatzen dituena, baliabide gutxien dituztenentzat unibertistatera iristea ezinezko egiteraino iritsi daitekeelarik, honekin aukera berdintasuna, ekitatea eta hiritar orok kalitatezko hezkuntza oso baterako izan behar duen eskubidea kolokan jartzen direlarik.

Hau guztia dela eta, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio erabateko aldaketa bat bere hezkuntza eta unibertsitate politikan, eta EHUko errektoretza taldeari eskatzen dio unibertsiate komunitateak zein gizarteak orohar behar duen norabide aldaketa honetan alderdi aktibo bat izan dadila eta norabide aldaketa hori exijitu dezala.

Hau posible izan dadin, ELAk behin eta berriro dioen moduan ezinbestekoa da zerga politiken aldaketa sakon bat, diru sarrera nahikoa bilduz, unibertsitate mailako kalitatezko hezkuntza unibertsal bat bermatuko duena.