ELArentzat onartezina eta adar jotzea da oposizioetarako gai-zerrenda berriro ere aldatzea

2012/02/08
Irailean onarturiko gai-zerrenda berria bertan behera geratzea eta oposizioetarako 4 hilabeteetara berriro ere gai-zerrenda aldatzea oso larria da eta kalte handia sortzen die deialdi honetarako prestatzen ari direnei

Atzo bertan, sindikatuoi inolako komunikaziorik egin gabe eta BOEan argitaratuz, Madrilgo Hezkuntza Ministerioak 2012ko oposizioetarako gai-zerrendak arautzen dituen agindu berri bat atera zuen (ECD/191/2012 agindua irakurtzeko egin klik hemen: http://www.boe.es/boe/dias/2012/02/07/pdfs/BOE-A-2012-1825.pdf)

Agindu honek, bertan behera uzten ditu 2011/11/18 datarekin B.O.E-n argitaraturiko aginduak 2012tik aurrerako oposizioetarako ezartzen zituen gai-zerrendak berriak, eta indarrean mantentzen ditu aurrez aipaturiko aginduak aipatzen dituen gai-zerrenda zaharrak (ikus agindua ECD/191/2012 1,2,3 artikuluak).

Hauek dira 2012/02/7 agindu berriak bertan behera etenda uzten dituen 2011/11/8ko aginduak:

ELArentzat guztiz onartezina eta adar jotze hutsa da orain hiru hilabete aldaturiko gai-zerrenda orain, oposizioetarako lau hilabete falta direnean, berriro ere aldatzea. Aldaketa berri honek, kalte eta buruhauste berriak sortzen dizkie aurrez jada oposizio hauetarako prestatzen ari direnei.