EHU
Elkarretaratzea errektoretza taldearen jarrera inmobilista salatzeko

EHUko irakasle eta ikertzaileek beste behin salatu dute prekarizazioa eta ordezkapen sistemaren gabeziak, oraingo honetan klaustroa ospatzen zen bitartean. Sindikatuok neurri sorta proposatu genien EHUri eta Eusko Jaurlaritzari egoera aldatzeko. Sindikatuen arabera, arazo guzti hauen erroa EHUren finantzaketa eskasean du erroa. Izan ere, gaur egun BPGren % 0,4 inguruan dago eta USLOren arabera 2030erako esleitu behar da BPGren %1a.
Errektoretza taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera murriztaile eta inmobilistaren aurrean, EHUko irakasle eta ikertzaileok mobilizatzen jarraituko dute lan baldintza egokien eta kalitatezko unibertsitate publikoaren defentsan. Horregatik, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta, martxoaren 6an, EHUko irakasle eta ikertzaileek greba egingo dute. Era berean, martxoaren 12an, EHUko langileek sektore publikoan deitutako grebarekin bat egingo dute.