HEZKUNTZA EAE

Eusko Jaurkaritzak ez du bete nahi sukalde eta garbiketan adostutakoa

2025/11/24
Eusko Jaurkaritzak ez du bete nahi sukalde eta garbiketan adostutakoa
Artxiboko irudia
Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileraren ondoren, ELAk ondorioztatu du Hezkuntza Sailak ez duela beteko hitzarmenean adostutakoa. Are gehiago, kexu da proposatzen duen irtenbide bakarra hitzarmenaren edukia aldatzea dela. Gauzak horrela, ELAk bide judizialarekin jarraituko du eta gainerako sindikatuei mobilizazioen egutegia diseinatzeko proposamena egingo die.

ELAk Eusko Jaurlaritzaren mobilizazioekin eta eskoletako sukalde eta garbiketako presio neurriekin jarraitzearen alde egin du, Hezkuntza Sailak adostutako hitzarmena ez betetzea erabaki baitu. Une honetan, egoera hau da: sukaldeetako langileen artean, oraindik ez dira ratioak ondo kalkulatu, eta ez da 7 orduko koefizientea aplikatzen. ELAk azpimarratu du laguntza-kontratuak ikastetxe bakoitzera iritsi behar direla eta mantendu egin behar direla. Sindikatuaren ustez, egungo egoera ez da nahikoa.

Garbiketako langileei dagokienez, berriz ere eskatu du erabilitako kalkulu formularen berri emateko, beharrak betetzen diren egiaztatzeko.