Eusko Jaurlaritzak Bermeoko HLHI ikastetxean catering-a inposatu nahi du eta zerbitzua azpikotratatu
Orain ordea, Lakuako gobernuak egoera honetaz baliatu nahi du 2-3 urte bitarteko ikasleei ematen zaien zerbitzua erabat pribatizatzeko, bertan lan egiten duen langileekin kontatu gabe.
Hau ikastetxeetako tokiko sukaldeak desegin, zerbitzua pribatizatu eta sukaldeko langileen lan postuak amortizatzeko joko hutsa da.
ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzaren estrategia honek zerbitzuaren kalitatea kaltetzen, enplegu publikoa suntsitzen eta lan hauek egin behar dituzten pertsonen lan-baldintzak nabarmen okertzen dituela, berriro ere funtsezkoa den zerbitzu publiko bat irabazi asmoa duten azpikontrataturiko enpresen menpe uztearen ondorioz.
Honegatik guztiagatik, ELAk gobernuari exijitzen dio Bermeoko San Frantzisko HLHI-ak tokiko sukalde eta jangela zenbitzua ematen jarrai dezala bertan diarduten langileetaz baliatuz.
Guztiz onartezina da, 2008ko hitzarmenean sinatu zen ikastetxeetan tokiko sukaldeak bultzetzeko apostua guztiz baztertu eta tokiko sukaldeak itxi, zerbitzua pribatizatu eta lanpostuak desegiteko ahalegina egitea. Guztiz kontrako norantzan, Eusko Jaurlaritzak esku pribatuetan dauden tokiko sukaldeetako zerbitzua publifikatzeko bere konpromisoa bete behar du (egun 12 ikastetxeetako zerbitzuak daude egoera honetan -9 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 1 Araban-).