ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak behin behinekotasuna eta prekaritatea betikotuko dituen EPE proposamena aurkeztu duela

Hau hala izanik, ELAk salatu du Jaurlaritzaren asmoa ez dela inola ere nahikoa, behin-behinekotasuna oraindik ere %28an utziko bailuke proposamen honek, maila onartezinean beraz, eta azken urteetako greba eta mobilizazioetan aldarrikatu izan dugun %6ko behin behinekotasunetik oso urrun.
Horregatik, beste behin ere Jaurlaritzari zera exijitzen diogu; gure hezkuntza sistemak egungo erronkei aurre egiteko ezinbesteko dituen baliabideak jar ditzala, erretiratuko direnen lanpostuak bete eta adostu dezala urte luzeetan zehar behin-behineko egoeran diharduten eta beren gaitasuna egunero eskoletan demostratzen duten irakasleen kontsolidazioa ahalbidetuko duen EPE zein enplegu ereduaren garapena.
ELAren aburuz badago gehiegizko behin behinekotasunari irtenbide egoki bat emateko alternatibarik, behin eta berriz azaldu izan dugunez. Baina argi dago behar estrukturalak egiturazko lanpostuekin bete ahal izateko borondate politikoa ezinbestekoa dela, eta oraingoan ere agerian geratu da Jaurlaritzaren lehentasunen artean ez daudela langileen lan baldintzak, ez eta kalitatezko hezkuntza sistema publiko bat eskaintzea ere.