Eusko Jaurlaritzaren asmoa Itunpeko irakaskuntzako langileei Gabonetako ordainsaria itzularaztea da

2013/01/15
ELAk, Eusko Jaurlaritza eta Patronalak gabonetako ordainsaria langileei kentzeko aukerari buruz hitz egiteko bildu direla salatzen du, sindikatuei ezer azaldu gabe eta bileren helburu bakarra langileei ordaindutakoa itzularaztekoa izanik.

ELAk komunikabideen bitartez Eusko Jaurlaritza eta Itunpeko irakaskuntzako patronalak 2012ko abenduko ordainsariari buruz hitz egiteko bildu direla jakin du, bileran, ordainsaria Itzultzeko aukera aztergai izan delarik.

ELAk jokabide hau onartezina dela salatzen du langileen ordezkaritza legitimoa aintzat hartzen ez duelako eta hutsaren hurrengoa bezala tratatzen duelako.

Honekin batera, prentsan ageri da Eusko Jaurlaritzaren asmoa, ordainduriko ordainsariaren itzulera exijitzea dela ordainketa delegatu eta kontzertazio moduloen bitartez, edo, datozen soldatetan kopuruak murriztuz.

ELAk, Eusko Jaurlaritza eta administrazio ezberdinei, Madrilgo dekretu eta inposaketak bere ez egitea eskatu die behin eta berriro, langileei 2012ko soldata bere osotasunean ordaindu behar dietela exijituz. Hau horrela izanik, prentsan jakitera eman dena guztiz onartezina dela salatzen du sindikatuak, espainiar gobernuak erabakitakoari Eusko Jaurlaritzak men egiten diolako ordainsariaren itzulera eskatzerakoan.

Hartutako erabakia oraindik ere larriagoa da, Auzitegi Gorenak behin betiko ebazpenaren berri eman ez duelako konpetentzien auziaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuetan aldaketarik ez dagoelako eta guzti hau gutxi balitz, egungo itunpeko hitzarmenak indarrean jarraitzen duelako.

ELAk, Eusko Jaurlaritzari eta itunpeko patronalei ordaindutakoa bere horretan mantentzea exijitzen die eta ordainketa burutu ez den kasuetan hau lehenbaitlehen gauzatzea. Itunpeko irakaskuntzan indarrean dauden lan hitzarmenek horrela finkatzen dute, baita berriki Auzitegi Gorenak argitara emandako sententziak.

Ez dago arrazoi juridiko, tekniko eta are gutxiago ekonomiko sozialik horrelako erabakirik hartzeko. Gainera, gogoratu beharrean gaude Rajoyren dekretuak ez diola ezer itunpeko langileei abenduko ordainsaria kentzearen inguruan, Auzitegi Konstituzionalak oraingoz.

 

Jaurlaritzaren extra ordaintzeko erabakia eten besterik ez duela egin, baina ez dagoela behin-betiko sententziarik murrizketa hori aurrekontuetan gauzatu behar dela esaten duenik.

Horregatik ELAk exijitzen die, bai Eusko Jaurlaritzari baita Itunpeko patronalei ere, ez dezatela jolastu langileok lan egina eta irabazia dugun abenduko ordainsariarekin bere itzulera eskatuz. Horrela gertatuko ez balitz eta ordaindurikoa kentzen saiatuko balira, delegatu, afiliatu eta langile guztiak mobilizatzera deituko genituzke eraso eta lapurreta berri honi aurre egiteko. Era berean hau horrela gertatuko balitz sindikatuak abian jarriko lituzke langileen eskubideen kontrako eraso berri honi aurre egiteko bide judizialak.

ELAren iritziz Madrilen esku-hartzea oso larria da, aldaketa konstituzionalak, oinarri-legeak eta zalantzazko neutraltasuna duten auzitegien babesa medio guztiz zapaltzen ari baita euskal erabakigune urriak, baita euskal gizartean txirotze orokorra dakarten politikak inposatzen ere.

Eraso eta injerentzia hauek ikusita, ELA sindikatuak uste du inoiz baino premia handiagoa dagoela euskal alderdi politikoek eta erakundeek lehentasuna eman diezaioten beren konpromiso sozialari eta euskal gizarteak berton lan- eta bizi-baldintzak erabakitzeko duen eskubideari. Horretarako ez dago konfrontazioa eta desobedientzia beste biderik; aurre egin behar diete esku-hartzeei eta murrizketak inposatzeko saio guztiei, eta bertan behera utzi behar dituzte aurrez ezarritakoei.