Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako mobilizazioak hitzarmen berri bat aldarrikatuz hasi dira EAEn

2018/02/15
Akordioetara iristeko Kristau Eskola eta AICEren borondate eza dela eta, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek, 9.000 mila inguruk, mobilizazioak indartu dituzte. Kontzentrazioak egin eta egingo dituzte hainbat ikastetxe eta herritan: Gasteiz, Donostia, Santutxu, Deustu, Indautxu, Zornotza, Durango, Portugalete, Gurutzeta, Sestao, Barakaldo... Mobilizazio hauek borobiltzeko, datorren otsailaren 22an Bilbon manifestazio handia egingo da, eta martxoaren 20an greba eguna.