Gizarte Ekimeneko langileek kontzentrazioa egin dute Zumaian Kristau Eskolaren kurtso hasierako ekitaldiarekin bat eginez hitzarmen berri bat aldarrikatzeko

Hitzarmena berritu gabe 8 urte pasa diren honetan eta 33 hitzarmen mahai pasa diren honetan, argi gelditu da sektoreko patronalek nagoziatzeko borondaterik ez daukatela. Hori dela eta, Gizarte Ekimeneko langileak bildu gara gaur Zumaiako Maria eta Jose ikastetxearen atarian Kristau eskolaren kurtso hasierako ekitaldian hitzarmen berri bat aldarrikatzeko. Borondaterik ez dago. Ez, behintzat, gure lan baldintzetan eta hezkuntzaren kalitatean hobekuntzak suposatuko luketen edukien inguruko eztabaidan sartzeko. Izan ere, behin baino gehiagotan argi utzi dute dirua suposatuko lukeen ezer negoziatuko ez dutela.
Eta gure ustez, ez da onargarria. Aipatu bezala, soldatak izoztuak urteetan zehar egon direnean. Urte hauetan guztietan hainbat kolektiboren (heziketa bereziko langileen eta 0-3ko langileen) bazterketan sakondu izan denean. Ordu osagarriak bahitu dizkigutenean eta lan kargak igo direnean, eta denboran gehiago iraun ezin daitekeen beste hainbat egoera mantentzen diren honetan ez gaude prest geldirik mantentzeko.
ELA, steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok gaurko elkarretaratzea deitu dugu, ikasturte honetan abiatuko dugun mobilizazio zikloaren lehenengo pausu bezala. Baina bidea egiten jarraituko dugu hitzarmen berri bat lortu arte.