Gizarte Ekimeneko Langileek Olentzeroren gutuna eraman diote Kristau Eskolari.

2018/11/09
Gizarte Ekimeneko delegatuok eta langileok Olentzeroren gutuna eraman diogu Kristau Eskolari. Patronalaren immobilismoa ikusita, aurrerapausoa eman dugu: gutunean azaltzen dugu zein ondo portatu garen azken hamar urteotan; adibidez, zor diguten dirua atzeratuz, eta horren truke hitzarmena 10 urtez izoztu digute. Hori dela eta, aurten erabaki dugu, umeek Olentzerori egiten dioten bezala, guk ere gutun bat bidaliko diogula gure portaera eta eskakizunak patronalari azaltzen, funtsean negoziazio mahaia ireki dezatela baina benetako edukiekin, hitzarmen berri bat ahalbidetu izango dutenak.