Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen soldatak arlo publikokoenekin parekatu behar dira

2013/02/14
Auzitegi Gorenak behin-betiko baieztatu duen moduan, EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako administrazio eta zerbitzuetako langileen baldintzak, sektore publikokoenekin parekatu behar dira gutxienez %95ean 2011ko urtarrilearen 1etik aurrera

ELAk bere garaian gatazka kolektiboa jarri eta Auzitegi Gorenak aldeko ebazpena  eman ondoren, Gizarte Ekimeneko patronalek (K.E eta IZEA) helegitea jarri zuten.  
Indarrean dagoen 2008-2009 hitzarmenak, 3 urteko epean, ez dozenteak, irakaskuntza publikoko kategoria bereko  langileekiko %95ean homologatu beharra jasotzen du. ELAk jarritako gatazka kolektiboaren aurrean, epaileek arrazoia eman ziguten, aipaturiko langileen soldata 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera eguneratu behar zela gaineratuz.
Patronalek sinaturiko hitzarmena bete gabe jarraitzen dute  langileak bere komenientziz erabiliaz Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanetan.
ELAtik, makina ikastetxek lan hitzarmena ez betetzeaz gain epaileek agindutako sentenztziei behin eta berriro jaramonik egin gabe jarraitzea salatzen dugu (batez ere Kristau Eskolako kide diren sektorearen %66,67 ikastetxeei dagokionean).

Administrazio eta patronalei beren jarrera eta jokabidea aztertu eta hartutako konpromisoak betetzea  ezinbestean jarri beharreko abiapuntua izanik, prozesu negoziatzaile bati hasiera ematea eskatzen diegu sektoreko normalkuntza lortzearren eta egun, behin eta berriro hitzarmena ez betetzeagatik sortutako gatazkak ekiditeko.