Hezkuntza aisialdia eta gizarte eta kultura animazioa
Greba apirilaren 2an eta 4an

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek sektoreko grebaren lehen egunak iragarri dituzte apirilaren 2rako eta 4rako, patronalaren proposamenekin ados ez daudela adierazteko eta hitzarmen duin bat defendatzeko. Arabako Hezkuntza aisialdiaren eta Gizarte eta Kultura animazioko langileen bizi kalitatea bermatzea da helburua.
Patronalak indarraldiko urte guztietako KPIa bermatzen ez duten soldata igoerak eskaintzen ditu. Partzialtasuna orokorra den sektore batean, gutxieneko lanaldi murrizketak eskaintzen jarraitzen dute (sektorearen % 90k lanaldi partzialak ditu, gutxi gorabehera), kontziliazioa edo egonkortasun ekonomikoa nekez ahalbidetzen duen prekarietate egoera betikotuz. Aldi baterako ezintasun batean kobratzeari dagokionez, formula berriak proposatu dituzte, baina inoiz ez lehen egunetik %100 bermatuta. Era berean, ez dute hobetu nahi gaur egun 5 hirurtekotan mugatuta dagoen hirurtekoen kopurua. Patronalak gutxiesten dituen beste eskaera batzuez gain.
Arabako Hezkuntza aisialdiaren eta Gizarte eta Kultura animazioaren hitzermena 2022ko abenduan iraungi zen. Sektore horretan hainbat udal zerbitzu azpikontratatu daude, hala nola ludotekak, parketxeak, liburutegiak, museoak, turismo-bulegoa, topaguneak, Gesaltza Añana, interpretazio-zentroak, Santa Maria katedrala eta beste hainbat espazio. Guztira, 500 langile baino gehiago dira.