GREBA EHU-N
Greba egun arrakastatsua

Unibertsitatean arazo estrukturalak daudela eta EHUko langile batzuen lan baldintzen prekarizazioa geroz eta larriagoa dela salatzen jarraitzen dute EHUko irakasle eta ikertzaileek. Gaurkoan, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek deituta greba egin dute, errektoretza-taldearen jarrera murriztailearen eta Eusko Jaurlaritzan jarrera immobilistaren aurrean. Erroan dagoen arazoa finantzaketa falta dela azaldu dute sindikatuek. Aldarripanenen artean dira irakasle ordezkoen prekarizazioarekin amaitzea, langile guztien erosahalmena berreskuratzea, lan zamaren jaitsiera eta, oro har, unibertsitate publikoaren finantzaketa handitzea Martxoaren 12rako zerbitzu publioetan deitutako grebarekin bat egingo dute baita ere.
ELA, LAB eta STEILAS sindikatuen ohar bateratua