Greba irakaskuntza publikoko sukaldeetan eta garbiketan martxoaren 29an, 30ean eta 31n

Sindikatuak azpimarratu duenez, urtez luzez behin-behineko langileen kontsolidazioa bermatzeko eta pribatizazioari ateak ixteko lanean aritu ondoren -bide legaletik, zein juridikotik-, orain, Icetaren Legearen aplikazioa dela eta, zirrikitu bat ireki da aldi baterako lanpostuen kontsolidazioa lortzeko. Hala ere, Hezkuntza Sailak ez du oraindik mahai sektoriala deitu, nahiz eta prozesuan aterako diren plazak ekainaren 1aren aurrean aurkeztu behar diren.
“Arduragabekeria hutsa da, prozesua moteldu nahi dute, langileen antolaketa eta mobilizazioa oztopatzeko”, ziurtatu du ELAk. Halaber, salatu du ez direla beharrezko ordezkapenak egiten. Behar adina baliabide bideratzen ez direnez, ordezkapenak ez dira garaiz egiten, eta egiten direnak berandu egiten dira. Sindikatuaren datuen arabera, irailetik, batez beste, 50 egun eman dituzte pertsona bat gutxiagorekin lanean eskola bakoitzeko.
Beraz, momentuaren garrantziaz jabetuta, ELAk hiru greba egun deitu, Hezkuntza Sailaren itxikeria salatzeko, behin-behineko langileen kontsolidazioa eskatzeko eta ordezkapenak egin daitezen exijitzeko.