Haurreskolak Partzuergoa
Grebak %85etik gorako jarraipena izan du

Bestalde, aipatu beharra dago deialdiaren bezperan greba zikloa bertan behera uzteko saiakera egin zuela Hezkuntza Sailak, orain arte mahai gainean egon diren edukiak txertatuta zituen aurreakordio proposamena ekarriaz bat batean deitutako mahai negoziatzaile batera.
Aipagarria da hainbat eta hainbat haurreskolek %100ean greba babestu izana, esaterako:
- Araban: Gurutzmendi, Landaberde, Mariturri, Katagorri eta Bernedo.
- Bizkaian: Mungia, Portugalete, Zaldibar, Bilboko Deustu eta Sanchez Marcos.
- Gipuzkoan: Urretxu-Zumarraga, Hernani, Lasarte, Deba eta Donostiako Bidebieta eta Ategorritxo.
Hezkuntza Sail berria dago, eta honekin batera, Zuzendaritza Batzorde berritua. Hala ere, azken urteetako jokamolde berbera dute, Haurreskolak Partzuergoaren langileon lan baldintzak arautzen dituen 2009ko lan hitzarmena berritzeko eduki nahikorik gabeko mahaiak deitu eta etengabe luzatzen dituztelarik. Greba hauetako aldarrikapenei erantzungo dieten proposamenak mahai gaineratzeko eskatzen dute sindikatuek, besteak beste; lan zamak arindu, gazteberritze plana negoziatu eta adostea, erosahalmena berreskuratu, enplegua egonkortu eta bermatzea, ordezkoen lan baldintzak eta langile guztion lizentziak eta baimenak hobetzea eta lan osasuna, berdintasun eta euskara planak garatzea.
Urtarrilaren 29a ere greba eguna da Haurreskolak Partzuergoan eta kontzentrazioak egingo dira EAEko hiru hiriburuetako Hezkuntza ordezkaritzetan, goizeko 11:30ean.