Gure borrokarako eskubidea
Egun hauetan asko hitz egin da grebari buruz, gure borrokarako eskubideari buruz. Arrazoiak asko dira, baina adibide bezala, hemen doaz batzuk. Bakoitzak egin dezala nahi duena, baina aitzakiarik ez mesedez, norbere postura defendatzeko ez da beharrezkoa besteak erasotzea.
Haurreskolatan matrikulazioa beheraka doa. Doakotasuna ezinbesteko baldintza da honi buelta emateko.
Behin-behinekotasuna %41 ekoa da.
Ratioari buruz ez dago proposamenik.
Erosahalmenari buruz ezta ere.
8 orduko zerbitzua eskaintzea ondo dago, baina horrek soilik suposatuko du 15 lanaldi erdi. Beraz, ez da horrelako aurrerapausua, Partzuergoari ez dio ezer suposatzen aldaketa horrek.
Esperientzia meritatzea oso ondo. Hauek al dira lorpen historikoak? Niretzat ez!
Heziketa berezian behin-behinekotasuna %58 koa da. Eusko Jaurlaritzak %34 an utziko luke bere proposamenarekin. Ordezkoak, urte osoa lanean pasa baina UDA KOBRATU EZ.
Soldata %22 txikiagoa.
HPB erizpideak gogortu egin dira.
Ordutegia 37,5ean finkatzea. LORPENA? 35 orduengatik borrokan gaude duela asko, hau ATZERAPAUSUA da.
GARRAIOA=urteak daramagu esanez ez dela hezitzaileon lana, eta lan hitzarmenean sartzea LORPENA da? Orain beraiek erabakiko dute zein kasutan egin beharko den, ta kasu horietan bai ala bai egin beharko da.
Eros ahalmenari buruz EZER ERE EZ.
Bajak ordaintzeari buruz EZER ERE EZ.
Eta Irakasleetan? Garbitzaileetan? Sukaldarietan?
Ez desbideratu asuntoa. Arazo bat dugu, arazo larria, zerbitzu publikoak ez dira beraien lehentasuna, eta sindikatu bati edo besteari kulpa botatzearekin ez goaz inora.
Zenbat arrazoi gehiago behar dituzu grebarako?