Haurreskoletako itxialdia murrizketak eta lan-erreforma salatzeko

error while rendering plone.abovecontenttitle.socialtags
2012/03/23
Inposaketa eta murrizketa berriak salatu eta Greba Orokorrerako deia egin zuten haurreskoletako ordezkariek

Azken urte hauetan Haurreskolak Partzuergoko langileok murrizketak besterik ez ditugu pairatzen bai gure lan baldintzetan, bai eskubideetan eta baita gure herrian ditugun zerbitzu publikoetan ere.

Inposaturiko murrizketak lege-erreforma bidez egiturazkoak bilakatzen ari dira. Haurreskolak Partzuergoak berriki jakinarazi digu bertako langileei Mahai Orokorrean erabakitako murrizketak Haurreskoletan ere aplikatuko dizkigutela. Esate baterako bajen osagarrien kenketa...

Momentu honetan aplikatutako azken lan erreforma honen aurrean Haurreskoletako langileok gogor erantzungo diogu.

Langileen ordezkaritza osoa dugun LAB, STEE-EILAS eta ELA Sindikatuok Haurreskolak Partzuergoari exijitzen diogu murrizketa neurri hauek guztiak atzera bota ditzala, EAEn 0-3 bitarteko hezkuntzak dituen gabezia eta haurreskolek dituzten beharrei erantzun diezaiela, hitzarmenaren negoziazioa sektoreko mahaian egin dezala inolako murrizketa eta txantajerik gabe eta inola ere ez dezala lan-erreforma haurreskoletan aplikatu.

Egoera hori salatzeko eta zerbitzu publikoak garatzeko helburuarekin gaur martxoaren 23an Bilboko Hezkuntza Delegaritzan goizeko 11.30etan itxialdi bat burutu dugu.
Greba orokorraren deialdiarekin bat egiten dugu eta haur eskoletako langile guztiak martxoaren 29an kalera ateratzera animatzen ditugu.