Haurreskoletako zuzendaritzak konpromisorik ez murrizketak ez egiteko
Gaur, Azaroaren 6a, Negoziazio Kolektiboaren Negoziazio Mahaiaren bilera izan dugu.
Gogoratu behar dugu Lan Hitzarmenaren azken negoziazio mahaia 2012ko Otsailan izan genuela. Ordezkaritza dugun hiru sindikatuok ELA, LAB eta STEE-EILAS mahaitik altxa ginen bi arrazoi hauengatik
-
Batetik, Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak direla eta bertan zetozten neurri murriztaileen aurrean, ez aplikatzeko konpromisorik hartzen ez zutelako; alderantziz, garbi zuten aplikatuko zituztela.
-
Bestetik Lan hitzarmena inolako murrizketarik egin gabe ere errespetatzeko konpromisoa ez zutelako hartzen.
Haurreskoletako Zuzendaritzak jarrera hau gaur egun mantentzen badu ere, LAB sindikatuaren eskaeraz bildu da Negoziazio Mahaia
ELA aldetik, egoera aldatu ez denez, Negoziazio Mahaian jarraitu ahal izateko berriro eskatu diogu Haurreskoletako Zuzendaritzari lehen eskatu genizkion konpromisoak
-
Murrizketa bat bera ere ez onartzeko konpromisoa
-
Indarrean dugun Lan Hitzarmenaren errespetua
Guk argi azaldu dugu ez dugula inolaz ere murizketarik sinatuko, guretzako soldata izoztea bizitza maila goraka doanean ere murrizketa da
Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak jarrrera berdina mantentzen du
-
Ezin dutela inolako konpromisorik hartu. Entzuteko prest bainan hurrengo Gobernuari egin beharko geniela eskariak...
-
Legeak eta dekretuak ezin dutela ekiditu. Nahiz eta Lan hitzarmena sinatu, legea bete behar dutela
Ultraaktibitatea
Harrigarriena Lan Hitzarmenaren iraupenaz, hau da ultraaktibitateaz, LAB-ek egiten duen irakurketa izan da: “eraginik ez omen du, lan hitzarmen hau erkidegoko mailakoa delako, eta ez diola afektatzen”.
Lan erreformaren ondorioz, ELAKo zerbitzu juridikoek ere diotenez, Lan Hitzarmenaren iraupena garbia da:
-
Ultraaktibitateak ez du zer ikusirik lan hitzarmenaren eremuarekin, erkidegoa, estatala eta enpresakoa izan.
-
Lan Hitzarmenaren iraupena urte betekoa da, kasu honetan Uztailaren 7a bitartean
Enpresako lan hitzarmena
Haurreskoletako Lan Hitzarmena Erkidegoan dauden Haurreskoletan aplikatu behar bada ere, Enpresako Lan Hitzarmen bat da. Lan erreforma berak ahalmen handiak ematen dizkio Enpresetako Lan Hitzarmenari eta enpresetako Lan hitzarmenean blindatu daitezke Lan erreformaren eragina, bainan honetarako borondate politikoa behar da
Haurreskoletako Zuzendaritzak ere Lan hitzarmena enpresakoa dela garbi ikusten du. Garbi du ere Lan Hitzarmen bat sinatzeko epea uztaila bitartean dugula. Sinatu ezean Estatu mailako Lan Hitzarmenik ez dagoenez, berez Langileen Estatutua izango zela aplika zitekeena adierazi du gaurko mahaian.
Langileon esku
Gobernu berri bat laster osatuko bada ere, orain arte Haurreskoletako Zuzendaritzaren jarrrera aldatzeko langileon esku dago. Garbi dugu jarrera hori mobilizazioen bitartez solik aldatuko dugula
ELAk berriro dio: bide bakarra dago: enpresetan antolatzea, haurreskolaz haurrezkola antolatzea.
-
Hori izango da berme bakarra, lan-baldintzei eusteko blindajea izateko modu bakarra.
-
Legeak Funtzezko gaien negoziazioa enpresetara eramaten duenez, enpresetan ondo antolatu behar gara
-
Elkarri laguntzen jarraitu ahal izateko, ditugun erronkei erantzuteko antolatu ahal izateko eta elkartasun sareak eraikitzeko guretzat funtsezkoa da gero eta jende gehiagok sindikatuaren proiektuaren parte izatea eta gizartea aldatzeko borroka indartzea.