Hezkuntza eragileek LOMCE ez aplikatu eta gure hezkuntza sistema propioa eraikitzea eskatzen dute

Gaur ikastetxe askotan ikasleekin ikasturte berria asten da. Aurtengoa LOMCE hezkuntza erreforma abian delarik lehen ikasturtea izango da.
Nafarroako Gobernua aitzindari izaten ari da hezkuntza erreforma basati hau nafar erara aplikatzerako orduan, jada marko legala egokitu eta curriculum dekretuak ere argitaratu dituelarik.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez du oraindik LOMCEa gure ikastetxeetan sar ez dadin bermatzeko eta erreformari aurre egiten dion neurri argirik hartu. Are gehiago, LOMCEa hainbat ataletan egokitu eta abian jartzeko neurriak bidali ditu ikastetxeetara.
Hezkuntza komunitateko kideok eta heritarrok aurrera eraman ditugun ekimen eta mobilizazio ugaritan argi utzi dugu hezkuntza erreformaren aurkako gure jarrera eta hezkuntza sistema propio baten alde pausoak emateko beharra.
Hori dela eta Iruñean eta Bilbon bildu garen langile, ikasle eta gurasoen ordezkariok Iribas eta Uriarte sailburuei behingoz eskatu nahi diegu gure hezkuntza sistema hankaz gora ezartzen duen erreforma basati hau ez dezatela aplika eta gure herritarren behar eta nahietara egokitzen den hezkuntza sistema eraikitzean pausoak eman ditzala.
Hori bera da ikasturte hasiera honetako aste hauetan zehar ikastetxe eta herri ezberdinetan egingo diren elkarretaratze eta ekimenetan aldarrikatuko duguna.
Modu berean, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak LOMCEa aplikatzen hasteko hartu dituzten erabaki eta ikastetxeetara bidaliriko aginduak direla eta aurre egiteko hainbat iradokizun eta proposamenak ere bidali ditugu (ikus gurehezkuntzaeraiki.wordpress.com bloga).
ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak,
Udako Euskal Unibertsitatea eta Hik Hasi.