#BidebietaBizirik! Hezkuntza publikoa ez da errentagarria izan behar, denon eskubidea baizik!
2017ko azaroaren 16an, Diario Vasco egunkariak Eusko Jaurlaritzak Donostiako Bidebietako Institutua ikasle faltagatik itxiko zuela publikatu zuen. Bertako langile eta familiek komunikabideen bitartez izan zuten honen berri, Sailburuak Hezkuntza Komunitatearekiko duen begirune falta agerian geratu zelarik. Gauzak horrela, Bidebieta auzoko bizilagunak, langileak eta ikasleak elkartu eta arazoari aurre egitea erabaki zuten. Gutxinaka-gutxinaka eragile ezberdinen babesa jasotzen joan ziren, eta ekintza ezberdinak burutzen ari dira gaur egun arte.
Azken berrien arabera, jakin dugu Bidebietako Institutuan matrikulatzeko aukera zabalik dagoela, baina hala ere uste dugu hau ez dela nahikoa. Eusko Jaurlaritzak benetako apustua egin beharko luke kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaigu Hezkuntza Komunitatearenganako duen erntzunkizuna serio hartzea, eta hauen iritziak eta beharrak kontutan hartzea.
Eragile garen neurrian, bat egiten dugu Bidebietako Marea Horiak antolatzen dituen mobilizazioekin. Denon ardura da Kalitatezko Hezkuntza Publikoa lortzea, horregatik, datorren asteburuan hauek dira proposatzen diren ekintzak:
- Urtarrilaren 27a, larunbatean 13,30tan GIZA-KATEA Bidebieta auzoan
- Urtarrilaren 28a, igandean, 21,00tan KAZEROLADA
Animatu eta parte hartu!!!
#BidebietaBizirik!