KARMELO IKASTETXEA (DONOSTIA)
Hezkuntza Sailak 12.8 milioi ordainduko dizkio Scientia School enpresari ikastetxeko eraikinaren %70 erosteko
Hainbat iturriren arabera, Scientia School funtsak 12.8 milioi jasoko lituzkesalerosketarekin eraikinaren %70 salduta (orain 5 urte Scientia School enpresak 5 milioibaina gutxiagoren truke erosi zuen eraikin guztia), eta Hezkuntza Sailak eraikina erabiliko luke hezkuntza zerbitzua ematen jarraitzeko.Eraikin osoari 17 milioiko balioa eman zaio eta etorkizun hurbilean Hezkuntza Sailakguztia erosiko luke. Bitartean, Scientia Schoolek hainbat jardueretarako alokatuko dusalduko ez duen eraikinaren %30, eta hortik mozkin ekonomikoak jasotzen jarraituko du.
Beraz, prozesu horri esker, hainbat milioi irabaziko ditu Scientiak. Karmeloko langileek aspalditik salatu dute ikastetxearen itxiera asmoen atzean zeudelaScientia School enpresaren interes urbanistokoak. Gaur-gaurkoz, enpresak adierazi dulangileak legeak ezarritako gutxieneko kalte ordainarekin kaleratzeko asmoa.Scientia School funtsa itunpeko sarean sartu eta mantentzeaz gain, haien negozioasmoak egi bihurtuko ditu Hezkuntza Sailak, langileentzat inolako irtenbiderik planteatugabe.
Egoera horren aurrean langileek Hezkuntza Sailari, enpresari eta Kristau Eskolapatronalari galdegin diete eskolako 42 langileentzako irtenbide egoki bat.