Hezkuntza Sailak aurreakordioa larriki urratu du eta 40 orduko lanaldia inposatu nahi du
Azaroaren 23an izan genuen azken Mahai Negoziatzailean Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri zuen lan jardunarekiko proposamena kontutan hartuz,
-
ELAk 37,5 orduko jardunetik gorako salbuespenak, benetan hala izateko jarritako baldintzak, Hezkuntza Sailak ez ditu onartu.
-
Baldintzatua sinatu genuen aurreakordioa Hezkuntza sailak urratu egin du.
-
40 orduko lanaldiarekin jarraituko genuke eta kasu batzutan okerrera egin.
Azken proposamen honek hankaz gora jartzen du aurreakordioan sinatutakoa eta aldarrikapen historikoa den asteko lan jarduna. Orain arte bezala, asteko lan jardunak 40 ordukoak izaten jarraituko lukete eta gainera ez lukete inolako konpentsaziorik izango.
Hezkuntza Sailak inoiz onartu nahi izan ez duena eta gure beldur nagusia zena, aurreko bileran baieztatu zuten zera esan zutenean: ”Salbuespen kasuak hau da, astean 37,5 baino gehiagoko jardunak ez dira bat edo bi, 100-era iritsi daitezke”. Garbi ikusi da, aurreakordio proposamena egiterakoan Hezkuntza Sailak astean 40 orduko lan jardunarekin jarraitu nahi izan duela. Hori izan da, hain zuzen, ELAk negoziazio prozesu osoan salatu duena eta aurreakordioan lotzen saiatu dena aurkezturiko baldintzekin.
ELAk dituen datuen arabera, baldintzaturik gabeko akordioa bere horretan sinatuz gero, lan jardunari dagokionez hauek lirateke ondorioak:
-
37,5 eta 40 orduen artean dauden hezitzaileak, gutxienez 111 dira. Hezkuntza Sailak guzti hauek “salbuespen kasuak” bezela hartzen ditu. Nola liteke plantilaren %20a salbuespen kasu moduan hartzea? Nor engainatu nahi dute?
-
Lan jardunaren murrizketak 40 ordutik gora dauden langileengan bakarrik edukiko du eragina. Hauek 93 langile dira, plantilaren %16. Beraz lan jardunaren murrizketak ez luke eraginik izango plantillaren %84engan. 40 orduko jarduna izatea guztiz onarkaitza da eta egoera hau normaltzeko borrokan jarraituko dugu, baina Jaurlaritzaren txantajea guztiz onarkaitza da. Aldarrikapen historikoa eta arazo estrukturalak bere horretan utzi nahi ditu partxe batzuek onartuta.
-
Garraioa duten hezitzaileak, 142 dira. Hauetatik %96, 37,5 ordu baino gehiago dute. Beraz, garraioa duten langileei ere ez zaie irtenbiderik ematen. Berdin jarraituko lukete.
-
Irakaskuntzatik at eta 32 ordu dituzten udaletxe batzuk ezik, Administrazio publikoan diharduten langile guztiak astean 35 ordu dituzte. Hezitzaileen artean berriz, 35 ordu bitartean lan egiten dutenak, 102 langile dira, plantilaren %17a. Beraz, plantilaren %83 da astean 35 ordu baino gehiago lan egiten duten hezitzaileak. Irakaskuntzako maisu-maistrak berriz, 30 orduko astea dute, 23 ordu Klase ordu eta 7 osagarri. Gure lanaren zatirik nagusiena heziketa lana izanik, zergatik lan egin behar dugu 40 ordu? ELAren jarrera eta asmoa oso garbia da: Lan jardunaren parekidetzearekin ere hasi behar dugu. Gogoratu gure oinarrizko aldarrikapena eta gainerako sindikatuekin adosturikoa, 35 orduko lan-astea dela, beraz lehengo pauso moduan inola ere ezin dugu onartu 37,5 ordutik gorako jarduna. Gustatuko litzaiguke, aurrez adostu moduan, gainerako sindikatuek ere aldarrikapen eta gutxieneko baldintza hauekin bat egitea.
Beraz, guzti hau kontutan izanik, ELA-k 40 orduko lanaldirik ez du onartuko, gure aldarrikapenak 35 orduko asteko jarduna izaten jarraituko du eta inola ere ez dugu onartuko 37,5 ordutik gorako lanaldirik.
Mobilizazioak egiteko ordua
Administrazioaren jarrera ikusi ondoren, Negoziazio Mahia bukatu ondoren, LAB eta STEE-EILAS sindikatuei, besteak beste adierazi diegu inolako salbuespenik gabeko 37,5 orduko asteko jarduna lortzeko, mobilizazio bidea besterik ez zaigula gelditzen. Hori da sektoreko langileon gutxieneko exijentzia eta langileon eta sindikatuon ardura da horren alde borrokatzea.
Hainbeste urte hitzarmenik gabe egon ondoren ELA-k ez du atzera pausorik onartuko, ez eta funtsezko aldarrikapen nagusia den jardunarekiko amore emango. Horretarako BORROKA da bide bakarra eta mobilizatzeko beharrean gaude. Guztion artean lor dezakegu!!!
LAN HITZARMEN DUIN BATEN ALDE
40 ORDUKO LANALDIARI, EZ!
LAN BALDINTZETAN MURRIZKETARIK EZ!