Hezkuntzako murrizketen aurkako Nafarroako grebak oso jarraipena zabala izan du

8.000tik gora hezkuntzako langile zeuden grebara deituta eta jarraipen oso handia izan du deialdiak. Igaro egunotan eginiko mobilizazio sortan azkenekoa izan da gaurko deialdia eta eguerdiko 12etan burutu den manifestazioan milaka lagun azaldu dira murrizketen aurka. Arratsaldean Gasteizen, Bibon eta Donostian ere manifestazio jendetsuak egin dira hezkuntzan ematen ari diren murrizketak salatzeko
Eguerdian milaka pertsonek hartu dute parte Iruñea, Tutera eta Lizarran LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deitutako manifestazioak.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketeen ondorioz hezkuntza sistemak egun duen kalitate galtzeko arriskua dagoela ohartarazi dute sindikatuek.