Hitzarmen berriaren negoziazioan berri onik ez

2011/12/12
Partzuergoak artikulak banan-bana negoziatzea nahi du, baina funtsezko gaietan antza ez du inolako aurrerapausorik emateko asmorik

Abenduaren 12an Haurreskolak Partzuergoko Negoziazio Mahaiaren bilera izan genuen. Bertan Lan Hitzarmen berria (hirugarrena) negoziatzen hasi ginen. Bileran lehenengo artikulutik 18.artikulura landu genituen.

ELA sindikatutik, artikuluak bana-banan lantzea baino egokiago ikusten dugu lehentasuna duten gaiak markatu eta horietatik hastea adostasun bila, baina gainerako sindikatuek eta Partzuergoa berak nahiago izan dute artikuluz-artikulu joatea. Honek, funtzezko gaietan adostasunik ez badago ere negoziatzen jarraitzea suposatzen du, negoziazioa bera Haurreskoletako zuzendaritzak nahi haina luzatuz.

Gure iritziz bilera honetako gai garrantzitsuenetan (ratioak eta ordezkapenak) ez zen Partzuergoaren aldetik egun bizi dugun egoera aldatzeko inongo asmorik ikusi.

Haurreskolak Partzuergoaren langileekiko jarrera guztiz ezkorra eta murriztailea da:

  • Antolaketa dela eta, Langileen lan-baldintzetan eragina duten gaiak ez ditu langileekin adostatu nahi. Bere iritzia ezarri nahi du.

  • Ratioak: Ez ditu ukitu nahi ere. Dekretuan azaltzen dena besterik ez du aplikatu nahi.

  • Ordezkapenak: ez dituzte guztiak ordezkatuko, eta egiten direnak, ez dira lehenengo egunetik egingo. Gainera orokorrean jardun osoak erdiekin betetzea mantenduko dute.

  • Metaketa Lan kontratu guztiak Abuztuaren 31arte, egin beharrean, ekainaren 31 arte egin nahi dituzte.

  • Hasteko gutxi balitz, Mahai Orokorrean hartutako neurriak, ez omen dakite Haurreskoletan eragina izango duen edo ez.

Garbi dago Haurreskolak Partzuergoaren jarrera: langileon lan kargak eta egiten ditugun aldarrikapenei kasurik egin gabe funtsezko gaietan aldaketarik egiteko asmo ezari murrizketak gehitu behar zaizkio. Ikusi beharko dugu nola jarraitzen duen negoziaketak eta guk zer bide jarraitzen dugun. Hasi behintzat ez dugu batere ondo hasi.

ELAk aurkeztu dituen aldarrikapenak gure plataforman ikus ditzakezue.

Plataformaren oinarrizko edukiak ikusteko egin klik hemen

Bestalde, datorren ostegunerako, hilak 15, Partzuergoak baremazioa eta ordezkoen araudiaz hitz egiteko beste bilera batetara deitu gaitu, baina hau, Negoziazio Mahaitik at izango da.

Informatzena irakurtzeko, egin klik hemen