ELA, STEILAS, CCOO eta EHIGEK fiskaltzara jo dute Ordiziako matrikulazio prozesuan emandako irregulartasunak salatzeko

2019/11/20
ELA, STEILAS, CCOO eta EHIGE eragileek, Ordiziako udalerriko matrikulazio prozesuan egon diren irregulartasunak salatzeko Fiskaltzan izan dira. Bertan, irregulartasun larriak jasotzen dituen txostena erregistratu dute justiaziak bere lana egin eta legearen betearazpenean esku har dezan.

ELA, STEILAS, CCOO eta EHIGEk beste behin ere salatu nahi dute gure gizartea gero eta anitzago den honetan, EAE-ko ikastetxeetan aniztasun hori modu desorekatuan banatzea posible egiten duten Eusko Jaurlaritzaren politikak. Izan ere, ezberdintasunei aurre egiteko beharrezko baliadidek bideratu beharrean isileko pribatizazioa indartzen duten erabakiak hartzen baititu. Gainera, are eta tinkoago salatu nahi dugu, euren helburuen lorpenerako politika bidegabeez gain, prozedura irregularrak ere erabili izana.

Guk gure aldetik ez dugu etengo eta bidezko eta kalitatezko hezkuntza sistema bermatuko ez duten edozein erabaki eta ekintzen aurrean tinko erantzungo dugu behar diren neurri eta mobilizazioak aurrera eramanaz.