Irakaskuntza Publikoko sindikatu guztiok Nafarroako Hezkuntza Publikorako Finantziazio Legea exijitzen diogu Parlamentuari

INTERSINDIKALAREN PARLAMENTUKO AGERRALDIA
Sarrera
Duela hilabete batzuk parlamentuko alderdi guztietako hezkuntza ordezkariekin bilera txanda bat egin genuen laguntza eskatuz bi helburu hauetarako:
Hezkuntza publikoak azken urteetan jasan dituen murrizketak leheneratzeko.
Nafarroako Hezkuntza Publikorako Finantziazio Legea lortzeko lege ekimen bat bultzatzeko.
Gustora jaso genuen talde guztiek gure proposamenei egin zioten harrera ona eta espero dugu hemendik aurrera ekimen hau zehazteko pausoak ematen hastea.
Zergatik Hezkuntza Publikoaren finantziazio legea?
Ongi ezaguna da krisiaren ondorioz 2010etik Hezkuntza Publikoak murrizketa basatiak jasan zitueta eta horietako asko oraindik mantentzen direla ziklo ekonomikoaren aldaketa eman den arren. Inbertsioa, eskasa zena (BPGaren %3,6a) are gehiago jeitsi zen. Lurralde guztietan aurrekontuen zati handi bat oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko erabiltzen da, bereziki osasungintza eta hezkuntza, eta erraza da zerbitzu hauetara bideratutako diru partidei eskua sartzea koiunturak ustez hala eskatzen duenean. Arazoa larriagotzen da egoera koiuntural bat iraunkorra bihurtzen denean. Honek hezkuntzan daukan ondorioa da hezkuntza publikoa jar daitekeela harriskuan, guztiona den hezkuntza, kohesio soziala bermatzen duena.
Hezkuntza Publikoaren Finantziazio Lege bat nahi dugu, finantziazioa iraunkorki blindatuko duena.
Zertarako Hezkuntza Publikorako finantziaketa egonkor eta behar adinekoa?
Sutsuki sinisten dugu hezkuntza inbertsioa dela eta ez gastu bat, horregatik finantziazio egonkor eta behar adineko bat ezinbestekoa da Eskola Publikoak dituen premiak modu egokian erantzuteko. Besteak beste:
Hezkuntza behar espezifiko duten ikasleen %80a baino gehiagori arreta emateko.
Nafarroako geografiako azken txokoraino iristeko. Honek kostu altua du baina aldi berean herriek bizirik irautea bermatzen du. Edo eskola mantendu ezin den kasuetan landa eremuko ikasleen garraioa bermatu behar da.
Ikasle anitzen gehiegoari arreta emateko. Ikasle hauek leku desberdinetatik, hizkuntza desberdinekin eta ikasturteko edozein momentutan etortzen dira ikastetxeetara.
Finantziazioa behar da eskoletako azpiegiturak mantentzeko (asko egoera tamalgarrietan) eta horniduretarako. Finantziazioa ere beharrezkoa da behar berriei erantzuten dieten programak aurrera eramateko, programa hauetako batzuk Parlamentu honek onartutako legeei erantzuna ematen diete, Berdintasun Legeak edo LGTB-ak esaterako.
Zergatik orain finantziazio lege bat?
2010ean hezkuntzako inbertsioa Nafarroako BPGren %3,6a zen, 2018an %3,2 arte jeitsi da. Nafarroako hezkuntzan inbertsioa Estatuko baxuena da, beste erkidegoetan batazbesteko inbertsioa 4,1%-koa da. Bestalde, Nafarroak aurrekontuen 16% soilik bideratzen du hezkuntzara, honetan ere azkenak. Honek erakusten du hezkuntza ez dela izan eta ez dela izango lehentasuna Nafarroan.
Infrafinantziazioa egon arren, hezkuntza publikoak nahiko onargarriak diren kalitate estandarrak mantendu ditu eta hau irakasleen konpromezuari esker izan da. Beharrezkoa da oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko proiektu eta programa berriak eta metodologia aldaketak bultzatzea, baina honek guztiak baliabidez hornituta joan behar du. Irakasleen denbora eta energia ezin dira txikle bat bezala luzatzen jarraitu eta 8 urtez plantiletan murrizketak jasaten egonda azken muturra iritsi da. Ratioak handitzea, irakaskuntza zuzeneko orduak gehitzea eta irakasleak ordezkatzeko irizpide murriztaileak, hezkuntza sistemaren kalitatea larriki jarri dute arriskuan. Beharrezkoak dira giza baliabide gehiago eta lanpostuak egonkortzea.
Honetaz gain irakasleek beraien eros ahalmena gutxitua ikusi dute %15 inguru, azken urteetan zehar eman dire soldata jeitsiera eta izozteengatik. Zilegia da beraz soldatak igotzea. Irakasle lanbideak gizartearen errekonozimendua edukitzea nahi badugu, ezinbestekoa da soldata errekonozimendu bat ere izatea.
Honek guztiak berekin dakar hezkuntzako aurrekontuak modu iraunkorrean handitzea eta horretarako Parlamentu honetan onartutako finantziazio lege baten bermea eduki behar luke.
Zer eskatzen dugu?
Pentsatzen dugu erabat beharrezkoa dela Nafarroako Hezkuntza Publikorako Finantziazio Lege bat, bermatuko duena Nafarroako aurrekontuetan Hezkuntza Publikora bideratutako diru partidak progresiboki handitzea. Lege honek alderdi guztien arteko akordio baten ondorio izan beharko luke, gobernuan dagoena edonor izanik ere Hezkuntza Publikoa aurrekontuen gora-behera partidisten menpe egon ez dadin.
Nahiko genuke lege honen lanketa lehenbailehen abiatzea datozen aurrekontuetan islatuta gelditzeko.
Egokia baderitzozue, sindikatu guztiok gure laguntza eskaintzen dugu ekimena aurrera ongi bideratzeko.
LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA, APS, CSI-F y UGT