UPV/EHU
Irakasle eta ikertzaileek hilean 800 euro bakarrik kobratuko dituzte

Soldata galtzeaz gain, sailen irakaskuntza gaitasuna murriztu eta irakaskuntza karga handitu nahi dute. Izan ere, lanaldi osoko ordezkapen kontratu berrien erreferentzia oinarria 18 kreditu badira eta dagozkien asteko irakaskuntza orduak sei badira, zortzi beharrean, saileko irakasleak arduratu beharko dira klase horiek emateaz.Gainera, ELAk ohartarazi du zailtasunak egon daitezkeela behar horiek erantzuteko hautagaiak aurkitzeko, eskaintzen diren lan baldintzak ez direlako onak.
ELAk gogorarazi du murrizketak etengabeak direla EHUn. "Irakasle eta ikertzaileen hitzarmen kolektiboan ikerketa kolektiboei dagozkien artikuluak aldatu ondoren eta erretiroei buruzko akordioa ezabatu ondoren, ordezko irakasleen lan baldintzen azken aldaketa horrek erakusten du errektoretza talde horren noraeza neoliberala eta unibertsitate honetako langileen eskubideekiko errespetu eskasa", deitoratu du.