Irakasle lanpostuak ikusita ez du ematen PAIren inguruko moratoria izango denik Nafarroan

2015/10/14
PAI programaren gaineko moratoria dagoela dio Hezkuntza Departamentuak. Ordea, Mendozak aurreikusitako plantillan 129 maisu-maistren lanpostuak suntsitzen dira eta 137entzako Ingelesa exijizen da.

Ostiralean, urriak 16, Hezkuntzako Mahai Sektoriala bilduko da 2016-2017 ikasturtean erabiliko diren irakasle lanpostuen zerrendak eztabaidatuko dira bertan.

ELAk maisu-maistren kidegorako sindikatuei luzatutako zerrenda aztertu du eta hurrengoa ondorioztatzen du: Nafarroako Gobernuak iragarritako moratoriaren kontra, PAI programa sendotzearen alde egiten du lanpostu zerrendak. Izan ere, gaztelania hutsezko 129 lanpostu suntsituko direla aurreikusten da. Aldi berean, ingeleseko eskakizunarekin 137 lanpostu sortuko dira.

Bitartean, Euskararen Legearen gaineko aldaketak D eredua Nafarroa osoan ikasi ahalko dela adierazten du baina honek ez du islarik lanpostu zerrendan.

ELAk Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari exijitzen dio lanpostu zerrendak guztiz berregin ditzan; PAIren inposizioaren ondorioz suntsitu ahal diren lanpostuak ez ditzala suntsitu eta ez ditzala lanpostu berriak sortu ingeleseko hizkuntza eskakizunarekin. Horrela ez jokatzean, guztiz oinarri pedagogikorik ez duen PAI indartuko luke Gobernuak eta hamarka irakasle funtzionarioen lanpostuak kolokan jarriko lituzke.