Iribas Kontseilaria euskararen kontrako inkisidore lanetan bere hezkuntzako porrota izkutatu nahiean
Ez da UPNk zentsurari ekiten dion lehenengo aldia. ELAk Parlamentuan salatu zuen moduan doakotasun programatik hainbat liburu atera izan ditu iraganean eta hainbat ikastetxeetan liburuetako orrialdeak kentzera behartu nahi izan ditu irakasleak. Familiak, irakasleak eta argitaletxeak presionatzen ditu Iribasek gustoko ez duen errealitate kultural eta linguistikoa desagerrarazteko. Baina oraingoan liburu debekatuen kodean dauden materialak erabiltzeagatik espedienteak irekiko dituela dio, alegia orain arte entzundako mehatsuetatik haratago doa.
Soldadu frankistek 1936an Tolosako ikastolen liburuak erre zituzten; oraingoan debekatzen ditu eta gustokoak ez dituen orrialdeak kenduarazten ditu UPNk. Gainera, Iribasek bere koldarkeria izkutatu nahiean irizpide teknikoetan argudiatu du politikoa den erabakia.
LOMCEri EZ-Euskal Herrian gure Hezkuntza Eraiki plataforma (zeinaren ELA kide den) ere isilarazi nahi du Iribasek. LOMCE ez ezartzeko aipatu plataformak sortutako gida erabiltzen dutenei espedientea zabalduko diela adierazi baitu kontseilariak.
ELAk UPNri exijitzen dio bere obsesioak alde batean utz ditzala eta hezkuntzaren kalitatearen alde lanean hasteko exijitzen dio. Urriak 11n, 17:30tan Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko den manifestazioan parte parte hartzeko dei egiten dugu. Azkenik, Hezkuntza Departamentuaren jazarpena jasaten duen edozein langilek ELAren babes juridikoa guztia eskuratuko duela adierazten dugu.