Iribas sailburua gezurretan

2011/07/21
Aurrez esandakoari kontraesanez sailburuak onartzen du murrizketen ondorioz hezkuntza kaltetua irtengo dela

ELA sindikatuak José Iribas kontseilaria gezurretan ari zela salatu nahi du Hezkuntza Publikoak okerrera egingo ez zuela esaten zuelarik.
Gaurko goizean Hezkuntza Departamentuko Sailburu den José Iribas jauna hedabideekin bildu da. Hauei luzatu diena hurrengoa izan da: zailtasunak izango direla datorren ikasturtean eta hainbat programa bertan behera geldituko direla irakasleen ordutegietan egindako aldaketen ondorioz. Aldi berean behin-behineko diren hainbat kontratu ez direla berrituko berretsi du.
Aurreko egunetan ordutegi aldaketak eta kontratuen ez berritzeak Hezkuntza Publikoaren kalitatearen kontrako neurriak ez zirela zioen kontseilari jaunak, ELA sindikatuaren ustez, bere hitzekin Kontseilari jaunak oraingoan onartu egin du Hezkuntza Publikoaren kalitatea kaltetua aterako dela plantillan egindako murrizketen ondorio bezala. Honi guztiari enplegu suntsiketa gehitu behar zaio, langabeziaren arazoa areagotuko delarik.
Kontseilariak ere dio sindikatuekin biltzeko prest dagoela. Ildo honetan ELA sindikatuak Iribas Kontseilariari exijitzen dio lehen bait lehen formalki dei ditzala bilera batera Hezkuntzako Mahai Sektorialeko kide diren sindikatuak.