EAEko Itunpeko Gizarte Ekimeneko grebaren jarraipen zabala iruditan

2018/10/15
Pasa den ikasturteko hiru greba egun arrakastatsuei segida eman diete urriaren 9 eta 10eko greba egunek. Oraingoan ere jarraipen zabala izan dute Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan % 65a gaindituz. ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTko ordezkariek azpimarratu dute patronalek, Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk sektoreko aldarrikapenei erantzungo dioten edukiak mahai gainean jarri ezean, langileek mobilizazioekin jarraituko dutela, azaroan 4 greba egun eginez. Hona hemen azken bi egunotako argazkiak Bilbo, Donostia eta Gasteizen.