Itunpeko Irakaskuntzako sindikatuek lan hitzarmenaren aldeko sinadurak aurkeztu dituzte Hezkuntza Sailean

ELA, LAB, STEE, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Itunpeko lan hitzarmenaren aldeko 6.704 sinadura aurkeztu dituzte Hezkuntza Sailean. Sinadurak alor honetako langileen artean jaso dira astebeteko epean.Itunpeko patronalek dituzten ardurez gain, administrazioek arazo honi irtenbide bat aurkitzeko orduan duten garrantzia azpimarratu dute gaur aurkeztutako agirian.
Sindikatuen iritziz gatazkari irtenbide bat bilatzeko orduan Jaurlaritzaren jarrerak aparteko garrantzia izango du. Era honetan, itunpeko ikastetxeen ia kostu osoa Hezkuntza Sailak ordaintzen duela gogorarazi dute, patronalei lan hitzarmena betetzea exijitu dezatela eskatuz.