Jantokietako eta eskola-garraioko langileen grebaren bigarren eguna

ELAk kritikatu egin du, berriz ere, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu hori funtsezkotzat jotzea soilik abusuzko zerbitzu minimoak inposatzeko orduan, kolektibo horrek egunero bizi duen errealitatea ezkutatzeko eta ikusezin bihurtzeko. Milaka langile lanera joatera behartu dituzte, kasu askotan zigorraren mehatxupean; hori dela eta, sindikatuak ez du baztertzen Lan Sailaren eta enpresen jokabidea salatzea, greba-eskubidea urratzeagatik.
Azkenik, ELAk, jantokietako eta eskola-garraioko langileak hezkuntza-sistemaren funtsezko zati direla errepikatu ondoren, Eusko Jaurlaritzari eskatu zion negozia zitzala sektoreko segurtasuna, enplegua eta lan-baldintzak bermatzeko behar diren neurriak eta bitartekoak. Bestela, Lanuzteak eta mobilizazioak egiten jarraituko du sindikatuak.