BILBOKO JM ETA JESUITINAS
Jarraipen zabala ikastetxeeetan, greba mugagabearen lehen egunean

Lehen greba egun honetan jarraipena erabatekoa izan da JM ikastetxean, gutxieneko zerbitzuak soilik izan baitira bertan; eta Jesuitinas ikastetxean ere balorazioa oso positiboa izan da.
Gaur goizean, langileek elkarretaratzea egin dute bi ikastetxeen aurrean, eta bihar gauza bera egingo dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, 10:30ean. Asteko gainerako egunetan mobilizazioekin jarraituko dute zentro bakoitzean: JM ostegunean eta Jesuitinas ostiralean.
Hezkuntza Sailak enpresa batzordeekin biltzeari uko egiten dio eta ez die erantzun bidali zaizkien informazio eskaerei. Ikastetxeen bat-egitea baten aurrean gaude, hainbat hilabete daramatza sukaldatzen bi ikastetxeetako langileen parte-hartzerik gabe, eta informazio gutxi dago publiko egin zenetik.