Karmelo ikastetxea (Donostia)
Jaurlaritzak Donostiako eraikina erosiko du
Scientia School enpresak Enplegu Erregulazio Espediente bat jarri zuen martxan ekainaren 17an Donostiako Karmelo ikastetxean, eta zentroko 42 langileak kaleratu nahi ditu; gaur 36. greba eguna duten langileek. Bada, Karmelo ikastetxea kokatuta dagoen eraikina erosteko asmoa adierazi du Jaurlaritzak. Ondorioz, Scientia School enpresari milioi ugari ordainduko dizkio. Hori dela eta, ELAk Hezkuntza Sailari eskatu dio eraikinaren salerosketa balia dezala itxiera baldintzak negoziatzeko eta langileei irtenbide bat eskaintzeko.
Scientia School enpresak orain bost urte erosi zuen Donostiako Karmelo ikastetxea. 5 urte ere pasa ez direnean, 2023ko urtarrilean enpresak adierazi zuen ikasturtea amaitzean ikastetxea itxiko zuela, langileei inolako irtenbiderik planteatu gabe. Bide horretan, enpresak ez du eskatutako informaziorik igorri eta ELAk auzitegietara jo behar izan du.
Karmelo ikastetxea Itunpeko sareko ikastetxea da eta, ondorioz, hein handi batean funts publikoen bidez sostengatzen da. Ondorioz, Hezkuntza Sailak, Donostiako Udalak zein Kristau Eskola Patronalak ere badute erantzukizuna auzi honetan. Horregatik, itxieraren aurrean eta erosketarekin, langileen baldintzak ere kontuan hartu behar direla anpatu die sindikatuak.