Jaurlaritzak ez du bete sindikatuekin erdietsitako aurre-akordioa lan-legepeko eta heziketa bereziko langileentzat

2012/04/23
Gaur eguerdian LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariak Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratu dira irailean sinaturiko akordioa gobernuak bete ez izana salatzeko eta bere garapena exijitzeko. Hezkuntza Sailari zintzotasun falta egozten diote sindikatuek.

 

Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berri baterako aurre-akordioa 3 sindikaturekin sinatu ondoren, aurre-akordioaren edukiak eta negoziazio prozesuaren bitartean hitzartutakoa ez baitu errespetatu.

Sindikatuek, PSEren administraziopean izaniko negoziazio prozesu maltzurra eta ez leiala salatuz gain, sailaren  pasibotasuna eta utzikeria azpimarratzen dute.  Aurre-akordioa apurtze honek, kolektiboari sor zaion errespetuari falta  eragozten diote sindikatuek Isabel Celáari.