Jaurlaritzak IRALE ikastaroak berreskuratuko ditu, baina zentroan ordezkoa dutenak bakarrik itzul daitezkeela dio orain

Lehenik eta behin, Hezkuntza Sailak ikastaroak berrabiarazteari buruz bidalitako jakinarazpenean aditzera eman du gerta daitekeela liberazioa onartua zuten irakasle guztiek ikastaroetara itzultzeko aukerarik ez izatea. Sailak dio ordezkoa badute soilik itzuli ahalko direla. Izan ere, badirudi ikastaroak etetea erabaki zutenean ikastetxeetan mantendu zituen ordezkoak beste zeregin batzuetara bideratzeko aukera eman zutela. “Ez litzateke bidezkoa izango orain irakasle hauek ordezkorik ez dutela argudiatzea”, kexu da ELA.
Bigarrenik, Sailak ez du ezer adierazi ikastaroak etetean galdu diren lehen bi asteen errekuperazioari buruz.
Finean, ELAk eskaera zuzena egin dio Hezkuntza Sailari: euskara maila hobetu nahi duten langileek eta eskoletako ikasleek ez dituzte ordaindu behar hasieratik akats bat izan den erabaki baten ondorioak.