Kristau Eskolak ez du ardurarik hartu nahi bere gain
Irailaren 26ko greba arrakastatsuaren ondoren Kristau Eskola mugitu da, bai, baina ez eskatu zitzaion norabidean. Langile gehienen aldarrikapenak entzun beharrean -Estatu mailako hitzarmena aplikatzeko erabakian atzera egitea eta murrizketarik ez duen eta berma guztiak dituen sektore mailako hitzarmena negoziatzen hastea- kontrainformazio kanpaina batean sartu da bete-betean, datorren 22 eta 24rako deituta dauden lanuzteei begira, langileak desmobilizatzeko asmoarekin.
Ezer berririk ez dago Kristau Eskolaren mezuan, azken lau urteetan behin eta berriz errepikatu duena baita. Erakunde honek ez du inolako ardurarik hartu nahi bere gain, eta egiten dituen adierazpenetan Administrazioari eta sindikatuoi leporatzen die EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako sektoreak bizi duen gatazka-egoeraren erru osoa. . Halere, Kristau Eskolak ezin du agerikoa ezkutatu:
- orain arteko epai guztiak patronalen aurkakoak izan direla eta sindikatuen borrokak galarazi duela lan eskubiderik galtzea.
- KE izan zela negoziazio-mahaia utzi zuena eta Estatuko hitzarmena – lan erreformaz baliatuz- aldebakarrez ezarriz jokoaren arauak apurtu zituenak. Erabaki horrek lansari murrizketa gehiago ekarri zuen eta justifikazio ekonomikorik ez daukaten eskubideen galera orokorra
- sindikatuek ikastetxeen bideragarritasuna kolokan ez jartzeaz gain malgutasun handia erakutsi dutela zorraren inguruko Akordioa sinatzean. Horrelakorik ere ikusi nahiko genioke Kristau Eskolari.
Baina errealitatea ezin da saihestu eta alferrikakoa da alorreko langileak nahastu nahi izatea, horiek ikusi baitute nominak aldatu egin dituztela eta Estatuko hitzarmenak ezartzen dituenei egokitu dituztela.
Onartzen dute, bai, Euskadiko Hitzarmena aplikatzeko arazorik izango ez luketen ikastetxeak badaudela, baina hariek ezin izan dute Kristau Eskola-k diziplina zorrotza ezarri dielako.
ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek salatzen dute langileek jasaten ari diren presioak zorra kobratzeari uko egin diezaioten eta exijitzen dio Kristau Eskolari Administrazioaren- sortutako egoeraren erantzulea- aurka tinko egin dezan.