Kristau Eskolaren jarrera inmobilistaren aurrean sindikatuok prentsaurrekoa deitzen dugu hurrengo mobilizazioen berri emateko

Gizarte ekimeneko langileak kalera atera ginen pasa den martxoaren 20an hitzarmen berria eta benetako negoziazioa eskatzeko. Egun horren ostean, sindikatuok patronalak ohar baten bidez egungo testuingurua desblokeatuko luketen proposamenak egitera gonbidatu genituen. Lau patronaletik hiruk ez zuten erantzun. Kristau Eskolak, hiru asteren buruan, aurreko astean erantzun zigun orain arte erabilitako dialektika berbera erabiliz: negoziatzeko borondatea daukala ikastetxeen egonkortasuna mantenduz. Gogorarazten digu, era berean, Negoziazio Mahaian entregatutako dokumentazioa eta Mahai Tekniko batera gonbidatzen gaitu aurkeztutako datuak kontrastatzeko. Irakaskuntza publikoko gatazka konpontzeko itxaroten dagoela gaineratzen du, Hezkuntza Sailak bere aldarrikapen ekonomikoei erantzun diezaien.
Sindikatuok, Kristau Eskolakk azken urteetan izan duen jarrera immobilista mantentzen duela baloratzen dugu. Neurri bakar bat ere ez digu aurkeztu prozesu negoziatzaile berri bati hasiera eman diezaiokeena eta ardura Administrazioaren gain jartzen saiatzen da. Horren aurrean, langileon aukera bakarra mobilizazioa da – edo murrizketen betikotzea eta lan baldintzen galera onartzea-. Ziurtasun honek bultzatuta, hurrengo ostegunerako prentsaurrekoa deitu dugu, hiruhilabeteko honetarako greba deialdien berri emateko.
Langileok eta gure interesak indartuta atera ziren martxoaren 20ko egunetik, sekulako jarraipena izan baitzuen grebak. Zabaldu zen batasun eta sendotasun mezuak jarraipena izan behar du hiruhilabeteko honetan, izan ere, horrek eta ez beste ezerk egingo baitu posible desblokeoa eta akordioaren sinadura.