JM – JESUITINAS BILBO
Langileek erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari
Urte hasieran, bi zentroek beraien arteko fusio bat iragarri zieten bai langileei bai familiei. Aurretik Eusko Jaurlaritza eta zuzendaritza taldeen artean adostuta zegoen. Hainbat familiak beren seme-alabak beste ikastetxe batzuetara lekualdatzea eskatu behar izan zuten, datorren ikasturteari begira ziurgabetasuna zegoelako.
ELAk informazioa eta bilerak eskatu zizkieten behin eta berriz zuzendaritzei eta Eusko Jaurlaritzari, langileen eta ikasleen etorkizuna argitzeko. Ez zen erantzunik jaso harik eta martxoaren amaieran greba egin zen arte. Greba otsailean iragarri zen, eta ELAk etenaldi bat egin zuen lanpostuak ez galtzeko neurrian bilatzeko negoziaketarako bere fede onaren erakusle. Hala ere, martxora arte ez zuten bi zuzendaritzek langileekin esertzea erabaki, eta orduan iragarri zuten prozesu horretan zehar 44 kaleratze inguru egingo zituztela. 40 langilek baino gehiagok eta beraien familiek ez dakite zein izango den euren etorkizuna datorren ikasturteari begira.
Behin greba hasita, bi zuzendaritzek emandako informazioa aldatuz joan da (matrikulazio datuak,langile kopurua...). Honek ziurgabetasuna areagotu besterik ez du egiten.
Bitartean, Eusko Jaurlaritzak ez du inolako ardurarik hartu nahi. ELAk formalki idatzizko errekerimendua egin du 5 aldiz, Hezkuntza Sailari dei mordoa egiteaz gain. Jaurlaritzak erantzun ere ez du egin. Hori bai, atzo apirilaren 8an, greba honetarako ezarritako Zerbitzu minimoak aldatu zituen, erabat gehiegizkoak eta greba eskubidea eraginkortasunik gabe uztea helburu. Etapa guztietan igo dituzte Zerbitzu minimoak eta bereziki batxilergoko irakasleak greba eskubiderik gabe utzi dituzte.
Bi zentroetako langileak Lakuan kontzentratu dira, eta errekerimendu berri bat erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan, honek bere erantzukizuna bere gain har dezan eta kaleratzeak saihesteko beharrezko neurriak bila ditzan.