LOMCEren aurkako manifestazioa urriaren 12an

2013/06/18
“Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lelopean, manifestazioa egingo dute Bilbon urriaren 12an, hezkuntza komunitateak deituta."Euskal Herriko hezkuntza komunitate zein herritarrok gure herriak nahi eta behar duen hezkuntza sistema propioaren inguruan eztabaida eman eta eraikitzeko bidean urrats berri eta atzeraezinak ematea” nahi da.

 

Wert ministroaren hezkuntza legea ez aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako eragileek Nafarroako eta EAEko parlamentu eta gobernuei. Modu berean, inposaketarik onartu ez eta LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplikatu ez dadin estrategia amankomunak lantzeko konpromisoa hartu dute Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema propioa garatze aldera.