Masterraren eskaeragatik izugarrizko iskanbila sortu ondoren, Nafarroako Hezkuntza Saila masterrik gabeko ordezkoak nahieran kontratatzen hasi da

Masterra eskatzearen ondorioz 2.500 irakasle ordezkapen zerrendetatik kanporatuak izan ziren eta 30 ikastetxe irakaslerik gabe utzi zituen Nafarroako Gobernuak. Orain ordea izugarrizko iskanbila eragin ondoren irakasleak nahieran kontratatzen hasi da
- Gaur, 2017ko urriak 4, afektatuek jakinarazi digute Hezkuntza Departamentua masterrik gabeko irakasleak kontratatzen ari dela:
- Ekainean 2500 pertsona zerrendetatik kaleratu ostean masterra ez izateagatik, ikasturte hasi eta hilabetera orain pertsona horiei kontratua eskaintzen zaie irakaslerik ez dutelako. Hau onartezina da. Azkenean, denborak STEILAS eta ELAri arrazoia eman digu: Nafarroako Hezkuntzak modu axolagabean jokatu zuen baliagarriak eta beharrezkoak ziren irakasleak zerrendetatik kanporatzean.
- Administrazioaren aurrera egite honek halakoa sortu du: batetik, milaka irakasle zerrendetatik kanpo geratu dira lanik gabe, eta, bestetik, ikaslegoa hilabete bat baino gehiago irakaslerik gabe egon da.
- Kontratazioetan gardentasun falta ere salatu nahi dugu: ez ohiko eran egin arren, ez dute irakaslego guztiaren aukera berdintasunik bermatu, guk behin eta berriro eskatu dugun bezala.
- Azkenik, Maria Solanari honakoa eskatzen diogu; egoera negargarri honen sortzailea, Giza Baliabide Zerbitzuko burua Itziar Aragues, bere kargutik kendu dezala eta ondoren kaltetuei barkamenak eskatzeko kemena izan dezala.