Nafarroako Gobernuak bere akordio programatikoa ere ez du betetzen hezkuntzako murrizketak leheneratzeko legealdi honetan

2018/02/23
Egoerari buruz informatzeko kanpaina bat hastera goaz, gure aldarrikapenak jendarteratu eta helburuak lortzeko asmoz, bai ikastetxeetara zein guraso elkarte, alderdi politiko, ikasle sindikatu zein eragile sozialei zuzendua. Era berean, egoera ez aldatzekotan, hurrengo egunetan intentsitatean haundituz joanen diren mobilizazio egutegia aurkeztuko dugu.

 LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA, CSI-F APS eta UGT-k sinatutako testua:

LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA, CSI-F APS eta UGT sindikatuok, Nafarroako Irakaskuntza Publikoan 8.000 irakasle baino gehiago ordezkatzen ditugunok, berriz ere adierazi nahi dugu gure sumindura Hezkuntza Departamentuak negoziazioak modu aldebakarrean hautsi dituelako. Bertan hezkuntza kalitatea hobetzeko itun berri bat ari zen negoziatzen.

Kontseilariaren adierazpenak erabat gezurtatzen ditugu. Berak publikoki esan du negoziazioak irekita daudela eta sindikatuk irmokeria azaldu dugula. Mahai Sektorialean parte hartzen dugunok ia urtebete eman dugu proposamenak eskaintzen, aktiboki lagundu dugu, eta, behin eta berriz erakutsi dugu akordioetara iristeko borondatea; eta, aldiz, hilabete hauetan barrena Departamentuak ez ditu zehaztu bere konpromisoak.

Gure bilera eskariari Uxue Barkosek erantzunik eman ez izana salatu nahi dugu. Hezkuntza Departamentuko arduradunek eragin duten gatazkaren aurrean, Hezkuntza Publikoko irakasleen ordezkarion ikuspuntua ezagutzeko bere interes eza biziki deitoratzen dugu eta entzun gaitzala exijitzen diogu.

Gure helburua murrizketen iraultze osoa eta adosten diren neurriak ezartzeko egutegiratzean zehaztapena eta konpromiso zehatzak jasoko dituen ituna lortzea beharrezkoa da. Ez dugu inondik inora nahi gure esfortzua plan malgu bat bilakatzea, non administrazioak neurriok era arbitrarioan eta poliki nahieran ezarriko dituen.