Nafarroako Hezkuntza arloko Lan Eskaintza Publikoa iruzurra da

Gaur Nafar Gobernuak LEPari buruzko azken hitza eman du. LAB-ek, STEILAS-ek eta ELAk hurrengoa adierazi nahi dugu:
- Onartutako LEP hau gehiengo sindikalaren aurkakoa da, euskarazko 120 plaza gutxiago onartu direlako eta zerrenda bakarra kontutan hartu ez delako.
- LEP honen kudeaketa eskasa izan da, denboran gehiegi luzatutakoa eta negoziazio mahaietatik at adostutakoa.
- Irakasleen ezinegona eta haserrea adierazteko 3 egunetako kontzentrazioak burutu ditugu. LEP IRUZURRA. ALDAKETARI BAI leloarekin.
- Zerrenda bakarra ez onartzeak Apartheid linguistikoaren jarraitzea suposatzen du, UPNren lekukoa hartuz.
- Uxue Barkosen Gobernuak egin zezaken biderik okerrena hautatu du, gehiengo sindikala baztertuz eta erregimenaren lagun izan diren bidaikideak hautatuz.
- LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok aldaketaren aldeko apustua egiten dugu eta Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio hemendik aurrerako negoziaketak ez daitezela iruzurretan oinarritu.
- Zerrenda bakarraren aldeko aldarrikapenarekin jarraituko dugu, urratutako eskubidea bertan behera gelditu arte.