Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hizkuntza eskubideak urratuko ditu oposizioetan

2016/05/26
1986ko Euskararen Foru Legearen kontra gaztelaniaz egin beharko dituzte oposizioak hautagai euskaldunek. Azpimarkatu behar da deialdiak ez duela hori adierazten, ordea, Hezkuntza Departamentuko Giza baliabide Zerbitzuak, UPNk izendatutako zuzendaria burua duenak, horrela egingo dela adierazi diela idatziz hautagaiei.

Nafarroako Administrazioarekiko 2. epaitegiak euskara edozein kasutan merezimendua dela ebatzi duen arren, Nafarroako Gobernuak hizkuntzaren araberako oposizio desberdinak mantentzen ditu eta antza baita ordezko zerrendak ere.

Nafartarren hizkuntza eskubideen kontra, hautagai elebidunek gaztelaniaz egin beharko dituzte proba guztiak gaztelaniazko berezitasunetan. Ordea, euskarazkoetan hizkuntza bat zein bestea erabili ahalko dute. Azpimarkatu behar da deialdiak ez duela hori adierazten, ordea, Hezkuntza Departamentuko Giza baliabide Zerbitzuak, UPNk izendatutako zuzendaria burua duenak, horrela egingo dela adierazi diela idatziz hautagaiei.

Gauzak horrela, 18/1986 Euskararen Foru Legearen urraketa dugu hau. Izan ere, bere 17. artikuluan zonalde mistoan bi hizkuntzak erabili ahalko dira administrazioarekin.

Azkenik ere, Mendozari eta bere burua aldaketaren Gobernua deitzen dionari exijitzen diogu Giza Baliabide Zerbitzuko Zuzendaria denari eta Idazkari Orokor Teknikoaren irizpidea indarrik gabe uzteko eta hiritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko.