Nafarroako Hezkuntza Departamentuak iseka egiten die nekazal inguruko herriei
Kasu guztietan matrikula eskasiarengatik egin duela esan du Hezkuntza Deparmantuak eta beti itxiera ez zela betiko; ume kopuru nahikoa edukita, berriz irekiko zituela adierazi du publikoki.
Zubietako eskolan berriki gertatutakoak argi utzi du Hezkuntza Departamentuak ez duela zintzoki jokatzen. Bost familia prest zeuden han beraien semealabak eskolatzeko; berritze lanak udalak hartuko zituen bere gain eta etorkizunerako matrikula hazkundea aurreikusten zen. Ordea, Hezkuntzak 5etik 8ra igo du ikasleen kopuru minimoa.
Adarjotze hau nahikoa ez balitz, ELAk hurrengoa gogorarazten du: iraganean, eskola itxi eta Zubietatik hiru kilomotretara dagoen Iturengo eskolara bidali ordez, urrutiago dagoen Doneztebera bidali nahi izan dituela ikasleak.
ELA sindikatuaren ustetan erabaki honekin Nafarroako Gobernuak agerian uzten du zein den hezkuntzaz duen iritzia. UPNko agintarientzat Hezkuntza, beste edozein zerbitzu publiko bezala, negozio iturri bat da eta ondorioz irizpide ekonomikoei jarraituz kudeatu beharrekoa. Ildo honetan, eskola txikiak, txikiak diren aldetik ez dira behar duten arretaz tratatzen. Horrelako eskola askoetan instalazioak zaharkituta daude; ez udaletxeek ez Hezkuntza Departamentuak ez dituzte beharrezko berritze lanak egiten; ez dago administrari laguntzailerik eta irakasleek administrazio lan guztia haiengan jaso behar dute. Egoera hau landa eremuetan ematen da batik bat zerbitzu falta areagotuz.
Landa eremuetan zerbitzu publikoak inon baino beharrezkoago direlako ELA sindikatuak Hezkuntza Departamentuari exijitzen dio atzera egin dezala eta Zubietako eskola berehala zabal dezala. Baita nekazal inguruko eskolak duintasunez trata ditzan.