Nafarroako Hezkuntza Publikoan sinatu berri den Lan Itunaren orduak jaisteko neurria eskasa eta iruzurra da

Gaur egun, irakaskuntza publikoan 3.500 irakasle baino gehiago daude haur eta lehen hezkuntzan. Hauek guztiak 25 saioetatik 23 saioetara pasako balira, 11,5 irakasleko bat gehiago kontratatu beharko litrateke. Honek suposatzen du benetan 300 irakasle berri baino gehiago behar direla hauexek jasan zuten orduen igoera leheneratzeko. Departamentuak ordea, 136 irakasle berri soilik kontratuko dituela iragarri du.
Aurrerago salatu genuen bezala, neurri honek espezialistak diren irakasleei eragiten die batez ere. Oro har, tutoreek ez dituzte 25 saio ematen, 23 baizik, eta gainerako 2 ordu horiek eskoletan beharrezkoak diren lanetarako erabiltzen dituzte (laguntzak, arreta berezia, bikoizketak, bizikidetza, liburutegia…). Orain ordu horiek murrizten badira, eskolek balibideak eta zerbitzuak galduko dituzte, hau da, ez badira irakasleak kontratatzen ordu guzti hauek ordezkatzeko, hezkuntza kalitatea jaitsiko da ezinbestean.
Bestalde, bigarren hezkuntzako irakasleak baztertuak izan dira eta ez dute inolako irakastordu jaitsierarik izango ikasturte honetan. 2017ko martxotik (lan itunarekin hasi ginenean) izan du denbora Gobernuak bi kidegoetan jaitsiera aplikatzeko dirua bideratzeko. Alde batetik, ez dira oraindik UPN eta PSNk ezarritako orduen igoera gainditu; bestetik, ez da murrizketak baino lehenagoko egoera hobetzeko asmorik erakutsi.
ELAk salatzen du Hezkuntza Sailak bere ardura diren kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko benetako neurriak ezartzeari uko egiten diola lan itun berriarekin. Suposatzen zen aldaketaren Gobernuaren lehentasuna izango zela Hezkuntza Publikoa. Ezinezkoa izango da hori, ordea, inbertsioa BPGko %3,1 eskasa dugun bitartean (%4,7 Europan batazbestekoa).