Nafarroako Hezkuntza Sailak 800 lanpostu suntsitu ditu eskola orduak eta ratioen igoerarekin
2013-2014 ikasturterako ikastetxeek beharko dituzten irakasle lanpostuen ezaugarriak argitaratu ditu berriki Hezkuntza Departamentuak. Ekainaren 24.etik aurrera behin-betiko destinoa ez duten funtzionarioek eta behin-behin behineko langileek behar horiek asetzeko esleipen ekitaldietara deituak daude.
Bere agintaldia hasi zuenetik (2011ko udatik alegia) Iribas kontseilariak 800 lanpostu suntsitu ditu eskola orduak eta ratioen igoerarekin. Arduragabekeria honen beste ondorioetariko bat, Hezkuntza Publikoaren kalitatearen kalterako dena, irakasleen lanaldiak osotzeko eta hezkuntza beharrak betetzeko sorturiko lanpostuen profilak ditugu.
Argitaraturiko lanpostuen artean, ELAk hurrengoak aurkitu ditu: Geografia eta Historia, Musika, Ingelesa eta Latinera emateko irakasle bat; Gorputz Hezkuntza, Ingelesa eta Musika emateko irakasle bat edota eskola eta institutu batean Alemanera irakatsiko duen Bigarren Hezkuntzako irakasle bat. Hezkuntza Departamentuak ez du argitu zeintzuk diren bete beharreko baldintzak ez eta bere burua gai ikustearekin nahiko izango den.
Horregatik guztiarengatik, ELA sindikatuak Iribas Kontseilariari exijitzen dio, ratio eta eskola orduen igoera bertan behera utz dezan. Egun langabezian dauden 800 pertsonek enplegua edukiko lukete eta Hezkuntza Publikoaren kalitateak nabarmen egingo luke gora.