Nafarroako Hezkuntza zuzendaritzaren erabakiak enplegu suntsiketa eta kalitatearen okertzea dakarte

2012/05/15
Gaur, maiatzak 15ean, Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Orokorrak Nafarroako ikastetxe publikoetako zuzendariekin bildu dira. ELAk, José Iribas Hezkuntza Sailburuari, neurri guztiak bertan behera uztea exijitu dio, enplegu suntsiketa eta kalitatearen okertzea dakartelako.

 

Bertan, sindikatuek ezagutzen zituzten murrizketak azaldu zaizkie zuzendariei eta ezagutzen ez zituzten beste batzuk: 10. eskola egunera arte ez omen dira ordezkatuko baimenengatik eta gaixotasunengatik falta diren irakasleak. Soilik, ikastetxearen ohiko funtzionamendua bereziki kaltetua izango den kasuetan, ordezkapena azkarrago beteko da.

Neurri berriek (ordezkapenak, ratioak eta taldekatzeak) berebiziko eragina izango dute Nafarroako eskola txikietan, zeintzuen ikasleak bigarren mailakotzat jotzen dituen Hezkuntza Departamentuak.

ELAk Iribasi neurri guztiak bertan behera uztea exijitzen dio, enplegu suntsiketa eta kalitatearen okertzea dakartelako. Horregatik, mobilizazio guztietan parte hartzera deitzen du gizartea baita Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasle guztiak maiatzaren 22, 29 eta 31 greba egunetan parte hartzera ere